XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Numeralia

Munduko biztanleak, 5.500 milioi omen gara gaur egun. Datorren mendearen hasierarako 7.000 milioi izango omen gara, gu garen ale apalok izan edo ez gorabehera.

Ziudadean etorkizuna argi ikusten duen jendearen kopurua: % 57.

Historiako azkenengo 5.500 urte hauetan 14.513 gerla izan omen da, 1.240 milioi hilekin. 292 bake urte bakarrik artean.

Ziudadean bikotea osatzeko bestearen bila dabilen jendearen ehunekoa: % 37.

Gen aktiboetatik % 99'6 berdinak ditugu humanoek eta tximinoek. Tximinoengandik %0'4 horrek besterik ez gaitu bereizten.

Gerlaren kausaz hildakoen artean, zibilen ehunekoak: Lehen Gerla Handian % 13, Bigarren Gerla Handian % 70, Vietnamgo Gerlan % 84...

Ziudadean bikote arazoak dituztenen ehunekoa: % 67

2000garren urterako 25.000 baino gehiago izanen dira HIESdunak. Dagoeneko 500.000 baino gehiago dira HIESa aldean jaiotako haurrak.

Hiritarren esperientzia estetikoaren eta giro bisualaren % 90 kitsch hutsa da.